Trukelandian izena emateko azken egunak

GurasoLandia egitasmoan parte hartzen ari diren familiei zuzendutako egitasmo berezi bat aurrera eramango dute Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuak: TrukeLandia. Izenak berak adierazten duenez, esperientziak trukatzea da helburua, hilabetean behin. Partaideetako bakoitzak ezagutza bat partekatuko du besteekin, hala nola errezetak, abestiak, jolasak, ipuinak, eta abar. Izena emateko azken eguna ostirala izango da.

Interesa dutenek WhatsApp mezu bat bidali beharko dute 695 78 53 89 zenbakira, edo kultura@ttakun.eus helbide elektronikora idatzi. 

GurasoLeku egitasmoaren adarretako bat da GurasoLandia, GurasoLagun eta GurasoTegirekin batera. Urte batzuk daramatza martxan, xede honekin: herriko haurrak elebidun oso bihurtzea, familietan euskararen transmisioa bultzatzearen bidez. Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Ttakun Kultur Elkarteak, eta herriko ikastetxeek zein euskaltegiek osatzen dute lan mahaia, eta proiektua koordinatzen dute.

Erlazionatuak

Eman eta jasotzearen magia

Euskara