Ilargi eta Tiburtzio Artizar tabernetan eros daitezke bertso bazkari literariorako sarrerak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 2a, 08:30
Ezker-eskuin: Miren Agur Meabe, Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio eta Ane Labaka, iazko saioan, ikus-entzuleei eskerrak ematen.

Bertso bazkari literarioa egingo du Lasarte-Oriako Irakurle Txokoak hilaren 11n, larunbatez, Xirimiri elkartean, 14:00etatik aurrera. Hitzordu horretarako txartelak Ilargi eta Tiburtzio Artizar tabernetan eskura ditzakete lasarteoriatarrek. Tiket bakoitzak 25 euro balio ditu, eta langabetuentzat, 20 euro.

Irakurle txokoko dinamizatzailea den Uxue Alberdik jarriko dizkie gaiak Ane Labaka eta Alaia Martin bertsolariei; Iban Urizar musikariak, berriz, doinuak. Azken urteetan afalorduan bildu izan dira partaideak eta bertsozaleak Xirimirin, baina aurtengoa bertso bazkari literarioa izango da.

Erlazionatuak