Dozena bat jarduera baino gehiago, otsaileko kultur agendan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 1a, 10:07

Film proiekzioak, antzerkiak, Balleta, musika emanaldiak eta Inauteriek osatuko dute hastera goazen hilabete berria: Otsaila. CIMASUB Itsaspeko Zinema Zikloa ere horren barruan aurkeztu dute

Helduentzako antzerki saio batek abiatuko du otsaileko kultur agenda. Redada en familia lana oholtzaratuko du Vaiven produkzioakek otsailaren 4an. Kultur etxean izango da, 20:00etan eta sarrerek 6 euro balio dute.

Hurrengo egunean, otsailaren 5ean, berriz, zinema saio bikoitza izango da leku berean. 17:00etan izango da lehena, haurrentzako proiekzioa. Inspector Sun y la maldición de la viuda negra ikustera joan ahalko dute etxeko txikiek. Sarrerak 4 euroren truke eros daitezke. Iluntzean, aldiz, 19:30ean helduen txanda izango da. Al descubierto  erakutsiko dute pantaila handian. Sarrerek 6 euro balio dute. 

Ballet zaleentzat hitzordua

Opera denboraldi berriak jarduera erakargarria dakat Ballet zaleentzat otsailaren 8rako.  Mayerling obraren bertsio digitalaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek. 19:00etan izango dela iragarri dute antolatzaileek (udalak eta Danok Kide elkarteak), eta sarrerek 7,5 eta 9 euro artean balio dute. 

Bi egun geroago, otsailaren 10ean zinema saio berri bat izango da, Okendo Zinema Taldearen eskutik. Manticora ikus-entzunezkoa proiektatuko dute, kultur etxean. Ohiko ordutegian emango dute, 22:00etan, eta sarrerak 6 euroren truke eros daitezke. 

Berriz ere bi zinema saio izango ditugu otsailaren 12an. Rabbit pazko arrautzen lapurreta handia filma ikustera joateko aukera izango dute haurrek 17:00etan, eta, 19:30ean, berriz, Operación Fortune: El gran engaño proiektatuko da helduentzat. Sarrerek 4 eta 6 euro balio dituzte, hurrenez hurren.

Inauteriak ospatzeko zenbait jarduera ere izango dira.  Otsailaren 11n ospatuko da Euskal Inauteria Ttakun Kultur Elkartearen eskutik, eta astebete geroago, 16rako kontzertu bufoa deitu du Udal Musika Eskolak. Kultur etxeko auditorioan izango dela iragarri dute, 19:00etan, eta bertaratzea doakoa izango da. 

Otsailaren 17tik 20ra ospatuko dira Inauteriak, eta askotariko jarduerak antolatu dituzte. Ez dute daturik eman, ordea, oraindik. Datozen egunetan iragarriko dituzte prentsaurrean.

Okendo Zinema Taldeak bigarren saio bat programatu du otsailaren 24rako. Broker filma emango dute pantaila handian, 22:00etan, Sarrerak salgai daude, 6 euroren truke. 

Txalo produkzioak-en Pinocchio antzezlanak hartuko du kultur etxeko oholtza otsailaren 25ean. Lasarte-Oriako familiek izango dute hori ikustera joateko aukera, 17:00etan, eta sarrerak erosita. 4 euro balio dute horiek. 

Eta hilabetea amaitzeko, otsailaren 26an, berriz ere bi zinema saio izango dituzte herritarrek. Haurrentzako saioan, 17:00etan El asombroso Mauricio proiektatuko dute 4 euroren truke, eta 19:30ean, aldiz, helduentzako La ballena emango dute 6 euroren truke. 

Erlazionatuak