Otsailaren 10era arte izena eman dezakete herritarrek TrukeLandian

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 31a, 08:30
Hilaren 19an aurkeztu zuten TrukeLandia egitasmoa, kultur etxean.

GurasoLandia egitasmoan parte hartzen ari diren gurasoek aukera dute TrukeLandian izena emateko otsailaren 10era arte, ostiralarekin. Horretarako, kultura@ttakun.eus helbide elektronikora idatzi edo WhatsApp mezu bat bidali beharko dute 695 78 53 89 telefono zenbakira. Programa berezi horren izenak adierazten duen bezala, esperientziak trukatzea da helburua, hilabetean behin, Gurasolandian parte hartzen ari diren familien artean.

Partaide bakoitzak ezagutza bat partekatuko du besteekin, hala nola errezetak, abestiak, jolasak, ipuinak, eta abar. 

GurasoLeku egitasmoaren adarretako bat da GurasoLandia, GurasoLagun eta GurasoTegirekin batera. Urte batzuk daramatza martxan, xede honekin: herriko haurrak elebidun oso bihurtzea, familietan euskararen transmisioa bultzatzearen bidez. Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Ttakun Kultur Elkarteak, eta herriko ikastetxeek zein euskaltegiek osatzen dute lan mahaia, eta proiektua koordinatzen dute.

Erlazionatuak

Eman eta jasotzearen magia

Txintxarri Aldizkaria 2023 urt 19 Euskara

TrukeLandian iaz egindakoa partekatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2023 urt 18 Euskara