'Hondamendia', larunbat iluntzerako plana

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urtarrilaren 25a

Artedrama eta Axut! konpainiek Hondamendia antzezlanaren emanaldia egingo dute. 2020ko otsailean Zaldibarreko zabortegian gertatu zen erauntsia eta hilabete geroago lehertu zen pandemia jorratzen ditu obrak, nagusiki. Ximon Fuchs-ek zuzendu du 85 minutu irauten duen lana, eta Harkaitz Cano idazle lasarteoriatarrak sortu du testua. Sarrerek 6 euro balio dute: kultur etxeko leihatilan nahiz Kutxabank Sarrerak atarian eros daitezke.