Tokiko Energia Komunitateaz informatzeko lehen bilera sorta amaituko dute gaur

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 25a, 07:30

Lasarte-Oriako Energia Komunitatearen parte izan nahi duten herritarrek dagoeneko egin dezakete inskripzioa. Otsail amaierara arte izango dute horretarako aukera. Bat egin ala ez erabakitzeko, lagungarri izan daitezke udalak Manuel Lekuona Kultur Etxean bihar aurrera eramango duen bilera informatiboa: 18:00etan hasiko da. 

Horiez gain, auzoz auzoko bilkurak egingo ditu udalak, otsailean zehar.