Lasarte-Oria, zuri

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 18a, 13:10

Kazkabar erauntsi batek zuri-zuri utzi ditu herriko espaloi, errepide, parke, zelai eta gainerakoak. Irristatu eta lurrera erortzeko arriskuaz gain, beste eragozpenik ez du ekarri denboraleak gurera, oraingoz.

Asterix eta Obelix bezala sentitu gara tarte batez gaur eguerdian: zerura gure buru gainera erortzearen beldur. Sekulako txingor erauntsi batek herriko espaloi, errepide, parke, zelai eta gainerako guztiak erabat zuritu ditu. Iragarrita zegoen elur kota nabarmen jaitsiko zela eta 1.000 metrotik behera eror zitekeela, baita kostaldean ere. Oraingoz, kazkabarra jausi da Lasarte-Oriara, elur malutarik ez. Edonola ere, adi egon behar, tenperatura hotzek eta denboraleak jarraitu egingo dutelako ostiralera arte behintzat.

 

Erlazionatuak

Eguraldiaren iragarpenei begira

Txintxarri Aldizkaria 2023 urt 17 Gizartea