Eguraldiaren iragarpenei begira

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 17a, 17:15

Oria arroan Lasarte-Oriako estazioa maila horira iritsi da gaur goizaldea, 08:00ak aldera. Euskalmetek jakinarazi du, ordea, eguerdirako maila berdera jaitsi dela. 

Neguko eguraldiak bete-betean harrapatu gaitu egunotan. Prezipitazio iraunkorrengatik abisu horia ezarri zuten atzo, eta asteartea ere egoera horretan hasi dugu. Goizeko 08:00etan iritsi da maila horira herriko estazioaren maila, baina lau ordu geroago, eguerdian maila berdera jaitsi dela jakinarazi du Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak. Azken orduotako euriteen ondorioz, Oria ibaia hazita doala ikus dezakegu.

Abisu horiak bere horretan jarraitzen du ere haizeguneak ez diren tokietan egin dezakeen haizeagatik.

Asteazkenerako, elurra

Biharko iragarpenetan arreta berezia jarri diote elurteei. Aurreratu dute elur kota 1500 metrotik jaitsiko dela eta goizean, berriz, 1000 metrotik behera egin dezakeela. Eguerditik aurrera, berriz, 600 eta 700 metro inguruan bota dezake elurra, 400 metrora jaitsi daitekeelarik.