Sasoeta-Zumaburuko ikasleak bisitatu ditu Xixukok

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abe. 20a, 11:01

Urtero legez, Xixuko ahatea herriko ikastetxeetako ikasleak bisitatzen ari da Eguberrien atarian. Sasoeta-Zumaburuko txikiekin izan zen atzo: solasean aritu eta argazkiak atera ondoren, haiek maitasun handiz egindako marrazkiak jaso zituen bueltan. Hilaren 24an jarriko ditu ikusgai Ttakun Kultur Elkarteak, Okendo plazan. Egun horretan etorriko dira herrira Mari Domingi eta Olentzero, Porrotx eta Mari Teilatukorekin batera.

ABENDUAK 24, EGITARAUA
  • 10:15ean, kantu jiran aterako dira herriko ikastetxeetako ikasleak, Isla plazatik. Okendo plazan amaituko dute.
  • 12:00etatik 14:00etara, Mari Domingik eta Olentzerok haurren eskutitzak jasoko dituzte Antonio Mercero aretoan. Beharrezkoa da gonbidapena eskuratzea Ttakun Kultur Elkartean, hilaren 22an, 09:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 18:00etara.
  • 18:00etan, Mari Domingi eta Olentzero lagunekin elkartuko dira Loidibarren pilotalekuan, eta kalejiran aterako. 
  • 18:30ean, Okendo plazara iritsiko dira protagonistak eta ekitaldia egingo dute bertan.
Erlazionatuak

Harrera beroa egin diote Xixukori

Txintxarri Aldizkaria 2022 abe 20 Kultura