Postua jartzeko interesa duenak 943-37 14 48 nahiz 695 78 53 89 telefono zenbakietara hots egin dezake, edo mezu elektroniko bat bidali kultura@ttakun.eus helbidera.
Ondo bidean eta eguraldiak laguntzen badu, San Tomas azoka Okendo plazara itzuliko da aurten, ohiko egun eta formatuan. Horren harira, egitasmoa udalarekin batera antolatzen ari den Ttakun Kultur Elkarteak jakinarazi du herritar eta eragileek aukera izango dutela postuak jartzeko, eta baita artisauek nahiz baserritarrek ere. Eskaera egiteko azken eguna ostirala izango da, hilak 16.
Postua jartzeko interesa duenak 943-37 14 48 nahiz 695 78 53 89 telefono zenbakietara hots egin dezake, edo mezu elektroniko bat bidali kultura@ttakun.eus helbidera.