Euskarazko talde edo bakarlari onenaren saria irabazi du Aristegik. Orain arte hamar abesti idatzi ditu, oso doinu intimoa dutenak: giza harremanetan sor daitezkeen istorioen gainean hausnartu du.
Maialen Aristegi kantautore lasarteoriatarrak aurtengo Gazte Talent lehiaketako sarietako bat irabazi du. Egitasmo horrek lan diskografikorik edo ekoiztetxe batekin kontraturik ez duten artisten lana aitortzen du. Gasteizko Jimmy Jazz aretoan jo dute sei finalistek, eta esan bezala, herritarra izan da garaileetako bat, V.E.L.O. bikotea eta Iñaki Armentiaren Udda egitasmoarekin batera.
Euskarazko talde edo bakarlari onenaren saria irabazi du Aristegik. Orain arte hamar abesti idatzi ditu, oso doinu intimoa dutenak: giza harremanetan sor daitezkeen istorioen gainean hausnartu du.
2022 urr 24 Euskara