Lasarte-Oriako eta Gipuzkoako erronkei buruz hitz egingo dute

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abe. 7a, 09:53

Lasarte-Oriako EH Bilduk iragarri du solasaldi bat antolatu duela hilaren 14rako, Mirentxun, 18:30ean. Esti Garmendia Arrieta eta Maddalen Iriarte Okiñena gonbidatu ditu, Lasarte-Oriako alkategaia eta Gipuzkoako ahaldungaia, hurrenez hurren. Besteak beste, gure herriko nahiz Gipuzkoako erronken gainean mintzatuko dira. Antolatzaileek eskatu dute esteka honetan izena emateko.

Erlazionatuak