Orain Bai, gelditu! Diálogo Solución lelopean, 3.000 pertsona manifestatu ziren Donostian, Bulebarretik hasi eta Zurriola hondartzaraino. Bertan egin zuten amaierako ekitaldia. Zubietako erraustegia prebentiboki gelditzea eskatu zuten, eta Arkaitzerreka errekastoan gertatzen ari dena ikusarazi. GuraSOSeko kide Joxe Mari Izetak azaldu zuenez, erraustegia kudeatzen dutenek onartu dute erraustegitik irteten diren lur azpiko uren zirkuitua ez da "itxia eta hermetikoa", eta horren ondorioz "kutsatzen" ari dira Arkaitzerreka bera, Oria ibaia eta itsasoa. Afera zehatz horri buruz eta beste batzuez hitz egiteko, "etorkizuna denen artean erabakitzeko", Gipuzkoako Ahaldun Nagusiari bilera bat eskatu diote plataforma horretako kideek.