Emanaldi bateratu bat prestatzen ari dira Xumela korua eta Oaintxe in deu! txaranga

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 22a, 10:22
Atzo arratsaldean 60 lagunetik gora elkartu ziren Oriarte Landaberrin. Argazkia: Xumela korua.

Santa Zezilia da gaur, hilak 22, musikarien zaindariaren eguna. Horren harira, emanaldi bateratu bat prestatzen ari dira Xumela korua eta Oaintxe in deu! txaranga; talde bakoitzetik 53 eta hamar lagun elkartu ziren atzo Oriarte Landaberri institutuan, hurrenez hurren. Eguraldiak lagunduz gero, datorren asteko astelehenean girotuko dituzte herriko kaleak, 19:00etatik aurrera.