Xumela koruak bideoklip bat prestatu du bere hamaseigarren urteurrena ospatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 15a, 11:04

Hamasei urte igaro dira Lasarte-Orian Xumela korua sortu zenetik. Orduz geroztik ez da festarik igaro herrian beraien abestirik gabe. 45-50 lagun inguru elkartzen dira astelehenero Landaberri Oriarte institutuan 19:30ean. Ondo pasatzeko, bizitzari alaitasun puntu bat emateko eta euskal kantu tradizionalak abesteko asmoarekin. Urtean zehar antolatzen dituzten egitasmoetan are handiagoa izan ohi da taldea, 70 bat partaide izateraino, bideoklipean ikus daitekeen moduan.