Gaur arratsaldean irekiko dute Zurmailu taldearen erakusketa, Antonio Mercero gunean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko azaroaren 17a

Aurtengo urtarrileko erakusketako lan batzuk.

Azken hilabeteetan egurra landuz sortutako lanak erakutsiko dituzte Zurmailu Zurlanketa Elkarteko kideek, Antonio Mercero gunean. Gaur arratsaldean irekiko dute erakusketa, 18:30ean, ekitaldi xume batekin: bertan izango dira, egileez gain, udal ordezkariak. 

Esposizio hori ikusteko azken eguna hilaren 27a izango da, igandea. Astean zehar aretora bertaratu nahi dutenek 18:00etatik 20:00etara izango dute horretarako aukera; asteburuetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara egongo da zabalik. 

Erlazionatuak