Gironako ipar martxa taldeko kideekin adiskidantza loturak sendotzen

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 4a, 12:15

Ostadar eta Gironako Ipar martxa taldeetako kideak, Hendaiako paseoan. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Lasarte-Oria Bai! krosean antzeman ahal izan zen modura, Gironako ipar martxa taldea bisitan etorri zen urriaren 29tik 31era. Ostadarren Ipar Martxa sailak esku zabalik jaso ditu egun horietan eta krosen parte hartu eta Gironako arduradun Cristina Borrasek ipar martxa probako txapela janzteaz gain (ikus loturak), hainbat irteera egin dituzte. Urriaren 29an, larunbatarekin Hendaiako hondartzan hasi Hondarribiara egin zuten ibilbidea; txalupan igaro zuten Bidasoa ibaia. Hil horretako 31ean, aldiz, Lasarte-Oriatik Oriora egin zuten bidea Kukuarritik pasata.

Ostadar eta Gironako Ipar Martxa taldeek bi ibilaldi egin dituzte. Goian, Hendaiako hondartza eta Hondarribiako irudiak. Behean, Orioko bidean Kukuarrin egindako geldialdia. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Erlazionatuak

Lasarte-Oria Bai! herri krosa beroketak

Txintxarri Aldizkaria 2022 urr 30 Kirola

Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoiaren irteerak

Txintxarri Aldizkaria 2022 urr 30 Kirola

Kroseko partaideak Kale Nagusitik pasatzen

Txintxarri Aldizkaria 2022 urr 30 Kirola

Helmugako argazkiak

Txintxarri Aldizkaria 2022 urr 30 Kirola

Lasarte-Oria Bai! kroseko sarituak

Txintxarri Aldizkaria 2022 urr 30 Kirola