Lasarteoriatarra taldekako zein bakarkako probetan arituko da Munduko txapelketan eta bi modalitatetan parte hartu du: eslalom eta eslalom extreme.
Chourrautek hitzordu garrantzitsuan izan duen lehen proba kayakeko eslalomeko taldekako lehia izan da. Laia Sorribesekin eta Julia Cuchirekin osatu du Espainia taldeko hirukoa. Bidean hiru ate –laugarren, hamabigarren eta hamazazpigarren ateak– ukitu dituzte eta sei puntuko zigorra izan dute. Ondorioz, 116.35eko denbora egin eta seigarren postuan sailkatu dira.
Bihar, berriz, bakarkako lehiari aurre egin dio herritarrak. Sailkatze probak izango ditu. Horiek gaindituz gero, hilaren 30ean, finalerdia jokatuko luke 9:00etan eta dena ondo bidean, eguerdian finala.
Azkenik, hilaren 31ean, arratsaldean eslalom extremeko proba lehiatuko du.