Garesti ordaindu dute akusatuek Lasarte-Orian triskantzak egin izana

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 26a, 23:41

Bizitzaren ironiak. Josu Jone Prezioandia Oktanogutxik eta Ibertrolas Prezioandia Peromuygalan alprojek hamaika triskantza eta barrabaskeria egin dituzte urteotan, herritarren poltsikoak hustu eta beraienak betetzeko. Diruarekin eta lasarteoriatarren ongizatearekin espekulatu dute, eta euren negozioetan ezarri dituzten prezioak baino are garestiago bat ordaindu behar izan: bizitza, hain zuzen ere. Okendo plazako oholtza gainera igo diren lekukoen testigantzak entzun ondotik, basajaunek ez dute zalantzarik izan eta garretan kiskaltzera kondenatu dituzte akusatuen aulkian eserita zeuden gaizkileak. Defentsako abokatuak bereak eta bi egin ditu bezeroak sutik salbatzeko, baina ez da aski izan, eta ezin izan du saihestu deabruaren etorrera. 

Erlazionatuak

Parodiaren aurretik, desfilea

Txintxarri Aldizkaria 2022 uzt 26 Kultura