Karmengo Jaiak ospatuko ditu Oria auzoak larunbat honetan

San Pedro Jaien ostean, Karmengo Ama Birjinaren omenezkoak ospatuko ditu Lasarte-Oriak larunbat honetan, zehazki, Oria auzoan. Festa batzordeak egun osoko egitaraua prestatu du larunbat honetarako, hilak 16.

 

Egitaraua
  • 10:30ean, diana txistulariekin, auzoan barrena.
  • 11:00etan, haurrentzako tailerrak Oria etorbideko enparantzan.
  • 12:00etan, buruhandiak auzoan barrena.
  • 12:00etan, meza nagusia Oriako kaperan, Xumela koruaren parte hartzearekin.
  • 13:00etan, luntxa Plazido Muxika plazan.
  • 13:30ean, irri, kantu eta dantza Porrotx pailazoarekin.
  • 16:30ean, ur jolasak Brunet-Eneako lorategian: ur pistolak eta globo gerra.
  • 17:00etan, gaztelu puzgarriak eta aurpegiak margotzeko tailerra Brunet-Enean.
  • 17:00etan, toka txapelketa Plazido Muxika enparantzan.
  • 17:00etan, haurrentzako askaria Brunet-Enean, Eroskik babestuta.
  • 19:00etan, kangoo erakustaldia eta zunba saioa Brunet-Enean, Saito gimnasioko lagunen eskutik.
  • 20:00etan, DJ Karpin Brunet-Enean.