Udako Txokoei buruzko bilera informatiboak egingo ditu Ttakun KEk aste honetan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 13a, 10:24

Ttakun Kultur Elkarteak ezagutarazi du aste honetan zehar egingo dituela Udako Txokoei buruzko bilera informatiboak, Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi aretoan. Asteazkenean izango dira batzuk, eta ostiralean besteak.

Hitzorduak

Ekainak 15, asteazkena

  • 17:00etan, HH3-4, gazteleraz.
  • 17:40ean, HH3-4, euskaraz.
  • 18:20ean, HH5etik LH2ra, euskaraz.
  • 19:00etan, Astigarragako irteera.
  • 19:30ean, HH5etik LH2ra, gazteleraz.

Ekainak 17, ostirala

  • 17:00etan, Larrauleko txanda.
  • 17:40ean, LH3tik 6ra, elebitan.
  • 18:20ean, Donemiliagako txanda.
  • 19:00etan, Albenizeko txanda.
  • 19:30ean, Askizuko txanda.