Euskal Herrian zein Kantabrian, herriko mendi korrikalariek ez dute atsedenik hartu

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ekainaren 9a

Marc Bages, EHME probako momentu batean. Arg.: LOTME.

EHME, Intxisu Trail eta Proaño trail proban lehiatu dira herriko ordezkariak

Ekainaren 4an, larunbatarekin, Euskal Herriko Mendi Erronka (EHME) lasterketa jokatu zen.

Lasarte-Oria Trail Mendi elkarteko (LOTME) kide Marc Bagesek. Araitz-Betelu, Larraun-Lekumberri eta Leitzaldea barrena 67 kilometroko  bidea egin zuen 09.28.27. 

Ez zen proba egin zuen herritar bakarra izan. Jesus Alfonso Rodriguez kaleratua izan zen bosgarren igarotze-kontroletik pasa ez zelako. 
Eta errelebo proban, berriz, Axeri Mendi Lasterketa Taldeko Beñat Los Arcos herritarrak parte hartu zuen. Ibilbidea 10.35.02 egin zuen bere bikotekidearekin batera.

Igandean, berriz, bi probatan izan ziren herritarrak edo herriko taldeetako ordezkariak.

Oiartzungo Intxisu Trail proban 16 kilometroko ibilbidea egin zuten parte-hartzaileek. Axeriak Mendi Lasterketa Taldeko kide diren Iurgi (01.33.45) eta Beñat (01.33.46) Los Arcos herritarrak lehen hogeien artean sailkatu ziren. Horiez gain, Ostadar SKTko Mikel Benitok (01.53.12) eta LOTMEko Mertxe Casasek (02.24.51) ere amaitu zuten proba.

Bestalde, LOTMEko Jon Ander Palet Kantabriako Proaño Trail lasterketan izan zen lehian eta seigarren postua eskuratu zuen. 18 kilometroko ibilbidea 01.19.00 egin zuen.

Lau herritar

Lehengo astean Zegama-Aizkorri Mendi lasterketaren berri eman genuen lotua dagoen albistean. 

Proban hiru herritarrek -Lasarte-Oria Trail elkarteko Ricardo Marcos eta Juan Luis de la Mata zein Ostadar Mendi Taldeko Julen Ollokiegi- parte hartu zutela zehaztu genuen, baina laugarren ordezkari bat ere izan zen lasterketan, Trinko Lasarte-Oria Triatloi taldeko kide Enaitz Ibarburu. Herritarrak 07.32.01 marka egin zuen Zegamako helmugan.