Bestalde, maiatzaren 28an, Gavin, Huescan Crestas del Infierno proban lehiatu zen LOTMEko Ines Aguado.
42 kilometroko ibilbidea 07.03.05 denboran egin zuen. Emakumezkoen mailako hirugarren postua eta beterano mailako bigarrena eskuratu zituen.
Hondarribiko 10K proban ere izan zen herritarrik eta lehen hamarren artean sailkatu zen Jon Presa, 33.02 denborarekin.

