Edurnezuriren sagar pozoindua eta beste misterio batzuk

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ekainaren 8a

XX. Antzerki eta Dantza Astea aurrera doa. Asteleheneko desfilearen ostean, atzo hasi ziren emankizunekin, eta zehatzago esanda, antzezlanekin. Nork pozoindu zuen Edurnezuriren sagarra?, Arratsalde bateko abentura eta Zer ari da gertatzen taularatu zituzten Manuel Lekuona Kultur Etxean LH 5-6 mailetako ikasleek. Hori baino lehen, Kukukaren II. Bideo Lehiaketako bi lan proiektatu zituzten.

EGITARAUA

Asteazkena, hilak 8

  • 09:30/10:45/19:00. LH 1-2 mailako ikasleek Amets batean bezala oholtzaratuko dute, eta LH 3-4 mailakoek, Zer nahi du.

Osteguna, hilak 9

  • 10:00/19:00. LH 2-3, LH 4-5-6 eta DBH1 taldeek Zubietan murgiltzen ikuskizuna emango dute, eta DBH 1-2 taldekoek, Zoroen mundu zoroa, arratsaldean soilik, 19:00etatik aurrera.

Ostirala, hilak 10

  • 12:00etatik 13:00era, Euskal dantza sorkuntza emanaldiak: DBH 1-2, DBH 4 eta 1. Batxilergoa. Zoroen mundu zoroa antzezlana, DBH 1-2. 
  • 20:00etatik aurrera, helduen taldeak ariko dira: Ilargi beteko eguna antzezlana eta dantza garaikidea egingo dituzte.

Larunbata, hilak 11

  • 20:00etan hasita, euskal dantza, HH5 eta LH1-2. Euskal dantza sorkuntza: LH 5, DBH 1-2-4, Batxilergoa, gazteak eta helduak.

Igandea, hilak 12

  • Izan Iñurrik eta Kukukak antolatuta, Tabuen kutxatik oholtzara emanaldia. Sarrerek 15 euro balio dute. TXINTXARRI-k bi sarrera zozkatuko ditu bihar, parte hartu hemen.

Erlazionatuak

'Nork pozoindu zuen Edurnezuriren sagarra?'

Txintxarri Aldizkaria 2022 eka 08 Kultura