EGITARAUA
Asteartea, hilak 7
- 10:30/19:00. LH 5-6 mailako ikasleek funtzio ugari egingo dituzte: Zer ari da gertatzen?, Arratsalde bateko abentura eta Nork pozoindu zuen Edurnezuriren sagarra?.
Asteazkena, hilak 8
- 09:30/10:45/19:00. LH 1-2 mailako ikasleek Amets batean bezala oholtzaratuko dute, eta LH 3-4 mailakoek, Zer nahi du.
Osteguna, hilak 9
- 10:00/19:00. LH 2-3, LH 4-5-6 eta DBH1 taldeek Zubietan murgiltzen ikuskizuna emango dute, eta DBH 1-2 taldekoek, Zoroen mundu zoroa, arratsaldean soilik, 19:00etatik aurrera.
Ostirala, hilak 10
- 12:00etatik 13:00era, Euskal dantza sorkuntza emanaldiak: DBH 1-2, DBH 4 eta 1. Batxilergoa. Zoroen mundu zoroa antzezlana, DBH 1-2.
- 20:00etatik aurrera, helduen taldeak ariko dira: Ilargi beteko eguna antzezlana eta dantza garaikidea egingo dituzte.
Larunbata, hilak 11
- 20:00etan hasita, euskal dantza, HH5 eta LH1-2. Euskal dantza sorkuntza: LH 5, DBH 1-2-4, Batxilergoa, gazteak eta helduak.
Igandea, hilak 12
- Izan Iñurrik eta Kukukak antolatuta, Tabuen kutxatik oholtzara emanaldia. Sarrerek 15 euro balio dute.