Alboka abesbatzak kontzertua emango du Sorian, larunbat honetan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko maiatzaren 11

Bi urteren ostean, Alboka abesbatzak herritik kanpoko kontzertuei berrekingo die hilaren 14an, larunbatarekin, Sorian (Gaztela Leon). Bertako abesbatzak antolatu duen X. Ahots Jaialdian izango da, Auzitegi Jauregiko antzokian. Emanaldia 20:30ean hasiko da, eta San Esteban de Gormaizeko abesbatza lagun izango du. Kontzertu horrekin hasiko da aurtengo ikasturteari amaiera ematen: ondoren etorriko dira San Pedro Jaien aurrekari izango den emanaldia eta Irunera zein Comillasera (Santander) egingo dituzten bidaiak. 

Montse Latorreren gidaritzapean, hau izango da errepertorioa:  Hanaqpachap-Cussicuini (anonimoa); Kyrie (Piotr Janczak); Durme durme (Audrey Snyder-ek moldatua); Izar ederrak (Josu Elberdin); Itsasoa laino dago (Alexandre Lesbordes); Maximina (Julian Gomez Giraldok moldatua); eta City of stars (Justin Hurwitz-ek sortua eta Roger Emerson-ek moldatua). Oscar Gallardo piano jotzailea eta Carolina Muñoz perkusionista izango dituzte lagun.

Erlazionatuak