Santa Zezilia eguna ospatu du Alboka abesbatzak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 21a, 13:10

Aurrez aurreko emanaldiak berreskuratu ditu Alboka Abesbatzak; kontzertua eman dute, igande honetan, Santa Zezilia ospatzeko. Musikarien eguna hilaren 22an izango, astelehena, baina bezperan egin diote omenalditxoa, euren zaindariari, herritarrek

Zumaburuko Arantzazuko Ama parrokian 11:30ean hasi da igandeko elizkizuna, eta bertan abestu dute Alboka abesbatzako kideek. Mezak aurrera egin ahala entzun ahal izan dituzte bertaratu direnek hainbat abesti, horien artean Laudate nomen Domini, Virgo dei genitrix eta Kantuz. Elizatik kanpo ere kantatu dute eta gustura entzun dute elizkizunera joan diren fededunek. Wellerman eta Let it shine abestiak kantatu dituzte eta handik Sagardotegi kalera lekualdatu dira. Han amaitu dute kontzertua.