Barrikotean izena emateko azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko api. 25a, 15:11

Extremadura Etxeak txotx eginez amaituko du apirila, barrikotea antolatu baitu ostiral iluntzerako. Izena emateko azken eguna bihar izango da, asteartea, hilak 26. Bazkide diren herritarrek 25 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez direnek, 30. Aforoa mugatua izango da.

Informazio gehiagorako, 681 22 17 59 telefono zenbakira deitu (Angel) edo casaextremaduralo@gmail.com helbide elektronikora idatz dezakete interesa duten lasarteoriatarrek.

Erlazionatuak