Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 5.966 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120.
Eskualdeko sei udalerrietan 92 kasu detektatu dituzte apirilaren 4tik 10era: 37 Lasarte-Orian, 22 Hernanin, hamabost Andoainen, zortzi Usurbilen, zazpi Astigarragan eta hiru Urnietan.