COVID-19

Toki itxi gehienetan, maskara ez da derrigorrezkoa izango apirilaren 19tik aurrera

Txintxarri Aldizkaria 2022ko api. 6a, 15:34

Garraio publikoetan eta zentro sanitarioetan zein soziosanitarioetan salbu, apirilaren 19tik aurrera lasarteoriatarrek ez dute maskararik eraman beharko espazio itxietan, hainbat hedabidek zabaldu dutenez. Egun horretan onartuko du dekretua Espainiako Ministroen Kontseiluak, eta hilaren 20etik 21era bitartean jarriko da indarrean; Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adierazi du bat egin duela proposamenarekin. 

Musukoa janztea derrigorrezkoa izango ez den arren, Alerten Lantaldeak dokumentu bat prestatu du, eta aholkatu maskara soinean eramatea metro eta erdiko distantziak ez dauden eta aireztapen txarra duten tokietan. Halaber, talde zaurgarrietako herritarrei gomendatzen die musukoa "arduraz" erabiltzea. 

Erlazionatuak