Bidaia hasi zuten tokira itzuli, eta dantzan jarri dute

Txintxarri Aldizkaria 2022ko api. 10a, 19:38

Kinada talde lasarteoriatarrak kontzertu gogoangarria eman du Jalgi kafe antzokian, laukote gazteak lehen emanaldia egin zuen toki berean. Herritar ugari bertaratu dira eta aretoa txiki utzi dute. Estimuluen bidaia diskokoak izan dira setlist-eko abesti gehienak, baina bertsioak eta kanta berri pare bat ere partekatu dituzte dena eman duten ikus-entzuleekin.