Apirilak 8, ostirala
- Txistularien diana. Herrian barrena, 06:30ean.
- Korrikaren etorrera. Zubietak emango dio lekukoa Lasarte-Oriari, 07:10ean. Herrian hemezortzi kilometro egin eta gero, Urnietarantz joango da, 08:26an.
- Korrika Txikia. 11:00etan hasiko da, Okendo plazatik.
- Korrika Txikiaren koreografia. 13:00ean, Okendon.
- Makarroi jana eta bingo musikatua. 13:30ean bazkalduko dute ikasleek Okendon, eta 15:30ean hasiko dira bingoarekin.
- Euskal jolasak. 17:00etan, Okendon, Ostadar SKTren eskutik.
- Barraren irekiera. Gazte mugimendua arduratuko da horretaz, 18:00etan, Okendon.
- Bertso jaialdia. Earra eskolako ikasleen eskutik, 19:00etan, Jalgi kafe antzokian.
- Batu-poteoa. Dinbi Banda taldeak gidatuko du, 19:30ean.
- Afari merienda. Elkarte gastronomikoek prestatuko dute, 20:30ean, Okendon. Sarrerak salgai daude Artizar, Ilargi eta Jalgi tabernetan. Helduenek 13 euro balio dute eta haurrenek 5.
Maiatzak 27, ostirala
- 'Dendaostekoak' irakurraldi bertsotua, Manuel Lekuona Kultur Etxean, 19:00etan.