COVID-19

Azken zazpi egunetan 27 kutsatze atzeman dituzte Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko api. 4a, 12:59

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak martxoaren 28tik apirilaren 3ra arteko datu epidemiologikoak argitaratu dituzte. Tarte horretan 27 positibo detektatu dituzte Lasarte-Orian, eta azken hamalau egunetan, 76. Intzidentzia tasa metatua jaitsi egin da: 399,05ekoa da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 5.929 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120.

Eskualdeko sei udalerrietan 110 kasu atzeman dituzte martxoaren 28tik apirilaren 3ra: 35 Hernanin, 27 Lasarte-Orian, hamasei Andoainen, hamabost Usurbilen, hamabi Urnietan eta bost Astigarragan.