Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 5.886 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120.
Eskualdeko sei udalerrietan 68 diagnostikatu dituzte martxoaren 24tik 27ra: hogei Hernanin, hemezortzi Lasarte-Orain, hamasei Andoainen, sei Urnietan, bost Usurbilen eta hiru Astigarragan.