Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 5.868 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120.
Eskualdeko sei udalerrietan 107 kasu atzeman dituzte: 31 Lasarte-Orian, 26 Andoainen, 22 Hernanin, 11 Usurbilen, bederatzi Astigarragan eta zortzi Urnietan
Konfinatu beharrik ez
Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoak erabaki dute datorren asteko astelehenetik aurrera ez dutela konfinatu beharko COVID-19 birusa dutenek, baldin eta sintomarik ez badute edo kasu arinak badira. Edonola ere, eskatu diete "arretaz" ibiltzeko, pertsona zaurgarriengana ez gerturatzeko eta maskara jantzita eramateko, baina kanpora irteten jarraitu ahalko dute.
Horrez gain, hilaren 28tik aurrera pertsona zaurgarriei soilik egingo dizkiete diagnostikoa egiteko testa: adinekoei, inmunoeskasia dutenei, bestelako patologiaren bat dutenei edo haurdun daudenei.