Martxoa hasieran Lasarte-Oriako Udalak gorputzeko atal desberdinak lantzeko saio laburrak eskainiko zituela jakitera eman zuen. Horietan parte hartzeko aurretiko izen-ematerik beharrezkoa ez zen arren, erabiltzaileen harrera ikusi eta saioetan parte hartzeko inskribatzea beharrezkoa izango dela jakitera eman dute Kirol Zerbitzuek. Izena emateko kiroldegiko harrera gunean telefonoz edo presentzialki egin daiteke. Internet bidez ere egin ahalko da izapidea www.tramiteak.buruntzaldea.eus webgunean. Kirol Zerbitzuko arduradunek jakitera eman dutenez, erabiltzaileek izena emate bakarra egin ahalko dute eta hurrengo saioan izena eman ahal izateko aurreko saioaren epea pasata izan beharko da.