Dantza, elkartegintzaren balioa aldarrikatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mar. 20a, 14:44

Eibek deituta, elkarteek gure egungo gizartean egiten duen lana aitortzeko ekimena egin dute eguerdian Euskal Herriko 70 udalerritan. Horietako bat, Lasarte-Oria. Eguerdian, aldi berean, dantzatu dute eragileok aurrera daramaten lan eskergak gizarteari egindako onura aitortzeko.

 

Euskal Herriko hamaika udalerritan batu dira gaur eguerdian dantzaren bidez, elkarteen eta boluntarioen lana aitortzeko, "zaindu eta formatu" behar dituztela aldarrikatzeko eta komunitateko ekintzetan herritarren parte hartzea sustatzeko. Elkarteen Ikerketa eta Berrikuntzarako Ekosistema elkarteak (EIBE) deitu du Elkar+Ekin Dantzan aldarrikapen ekintza eta Lasarte-Orian, Erketz EDTk, Kukuka Antzerki eta Dantza Eskolak eta Plaza Dantzak parte hartu dute.

Zehaztutako ordua, 12:00ak, baino hamar bat minutu beranduago hasi dira. Biribila osatu eta manifestua irakurri dute. Jarraian, Olatz Salvadorrek eta Bihotxek egindako Martxa baten lehen notak abestiaren bertsioa dantzatu dute 40 bat lagunek, mutxiko erara. Ondoren, Okendon elkarrekin zeudela baliatuta, beste dantza pare bat gehiago osatu dituzte. 

 

 

 
Erlazionatuak