Iragan asteko larunbatean Errenterian egin zuten bertso saioko unerik onenak emango dituzte, Izan Iñurriko kide Elena Ginea eta Julene Illarramendi elkarrizketatu bitartean. Gipuzkoako herri horretako Niessen aretoan aritu ziren Alaia Martin, Oihana Iguaran, Onintza Enbeita eta Maider Arregi; gaiak Amaia Agirrek jarri zituen.
Hilaren 25ean, Azpeitian
Emanaldi gehiago iragarri ditu Izan Iñurrik. Hilaren 25ean, ostiralez, 19:00etan, Azpeitiako Soreasu antzokian egingo dute hurrengo saioa. Hauxe da egitaraua:
- Izan Iñurriren aurkezpena, heriotza eta dolua
- Mahai ingurua: Minbizia biluzten. Saioa eta Olatz Mercaderrek hitz egingo dute, eta Maider Galardik moderatuko du.
- Bea Egizabalek umorezko hausnarketak egingo ditu.
- Kontzertu akustikoa emango du Idoia Asurmendik.
Emanaldiko sarrerek 15 euro balio dute eta kulturaz.eus atari digitalean eros daitezke.