COVID-19

Azken hiru egunetan 30 kutsatze atzeman dituzte Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mar. 17a, 12:33

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak martxoaren 14tik 16ra arteko datu epidemiologikoak eman dituzte. Tarte horretan 30 kasu diagnostikatu dituzte Lasarte-Orian, eta azken hamalau egunetan, 99. Intzidentzia tasa metatuak igotzen jarraitzen du: asteazkenean 519,82 izan da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 5.813 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120

Eskualdeko sei udalerrietan 89 kutsatze atzeman dituzte martxoaren 14tik 16ra: 30 Lasarte-Orian, hogei Hernanin, hamasei Andoainen, hamar Astigarragan, zazpi Usurbilen eta sei Urnietan.

Erlazionatuak