Bost emanaldi horietako bakoitza ikusteko sarrerek 6 euro balio dute. Hauek dira gainerako lau lanak:
- Martxoaren 19an, 20:00etan: Apaiz kartzela. Zuzendari Ritxi Lizartza eta protagonistetako bat den Xabier Amurizarekin egingo dute solasaldia, amaieran.
- Martxoaren 24an, 20:00etan: Hijos de dios. Zuzendari Ekain Irigoien gonbidatuko du OZTk.
- Martxoaren 26an, 20:00etan: Tipularen sehaska kanta. Zuzendari Lander Garro etorriko da ikus-entzuleekin hitz egitera.
- Martxoaren 27an, 20:00etan: Aita Mari. Javi Julio etorriko da kultur etxera, lanaren zuzendaria.