Zinegotzi kargua hartu du Sandra Barkaiztegi Navarrok

Txintxarri Aldizkaria 2022ko martxoaren 16a

Gaur goizean hartu du zinegotzi kargua Sandra Barkaiztegi Navarro EH Bilduko kideak. 

Urgentziazko ezohiko udalbatzarra deitu du udal korporazioak horretarako. Deialdiaren urgentzia bozkatu dute lehenik, eta aho batez onartu ostean egin dute Barkaiztegiren kargu hartzea; "Legeak hala behartuta" zin egin dio karguari. Joxe Pikabearen kargu uztearen ondotik izendatu dute zinegotzi Barkaiztegi; urtarrilaren 13ko ohiko udalbatzarrean egin zion uko karguari Pikabeak. 

Erlazionatuak