GUTUNA

Zorionak Aitzol!

Lasarte-Oriako Presoen Aldeko Batzordea 2022ko mar. 8a, 07:30
Argazkia: Lasarte-Oriako Presoen Aldeko Batzordea.

Martxoak 8 ditu gaur, eta Aitzol Iriondo euskal preso lasarteoriatarraren urtebetetzea da. Horren harira, Lasarte-Oriako Presoen Aldeko Batzordeak gutuna bidali du TXINTXARRI-ren erredakziora. Honela dio:

Martxoaren 8an, asteartean, gure herrikide Aitzolen urtebetetze eguna da. Maitasunez betetako zorion agurra bidali nahi diogu hemendik, zorion agur bero eta indartsua Lannemezanera irits dadin, eta espetxeko hormak zeharkatu ditzan.

Dena den, ez da nahiko genukeen ospakizuna izan, ezin izan baitizkiogu nahi genizkiokeen beste besarkada eta goraintzi eman, ez eta belarritik tira egin ere. Ezin izan du bere lagun eta senideekin nahi bezala ospatu. 235 kilometrok, lau paretek eta hamaika giltzatutako atek ez dute horretarako aukerarik eman.

Musikaz, doinuz, hitzez, pinturaz eta aldarrikapenez betetako ospakizuna egin nahi diogu, eta horretarako borrokan jarraituko dugu. Borrokan jarraituko dugu Aitzolen urtebetetze egun hau baldintza hauetan ospatuko den azkena izan dadin. Eta gainerako euskal presoentzako gauza bera eskatzen dugu.

Besarkada eta muxu handi bat Aitzol, Lasarteko zure lagun eta senideen partez! Maite zaitugu!

Erlazionatuak

Zorionak Jabi!

Lasarte-Oriako Presoen Aldeko Batzordea 2022 ots 08 Politika