Lasarte-Oria lozorrotik esnatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2022ko martxoaren 6a

Patxuko Nice taldeak dantzan jarri ditu Jalgi kafe antzokian bildu diren dozenaka lasarteoriatarrak. Aretoak aurten antolatu duen lehen kontzertua izan da, eta igarri da zenbateko gogoa zuten horretarako. Quim-en marrazkia diskoa kaleratu zuen Hondarribiako laukoteak 2020an, pandemia hasi aurretik, eta orain ari dira aurkezten. Gipuzkoan eman duten lehen emanaldia izan da, eta maila altua jarri. 

Erlazionatuak

Patxuko Nice: 'Esnatu da'

Txintxarri Aldizkaria 2022 mar 06 Kultura