Kargu aldaketa tarteko egin dute ohorezko topa

Txintxarri Aldizkaria 2022ko martxoaren 1a

Argazkiak: Txema Valles

Usadioari eutsiz ospatu dute Semblante Andaluzeko kideek Andaluzia Eguna. Elkarteko presidente aldaketa egin dute, eta ohorezko topa gero. Giro ederrean elkartu dira; kanturako tarterik ere izan dute

Andaluzia Eguna ospatu ohi da otsailaren 28an, eta asteburuan motorrak berotu ostean, ohorezko topa egin dute elkartean bertan. Urtero bezala, elkarteko bazkide eta kideekin batera egon dira udal ordezkariak. Topa egin aurretik, elkarteko presidentetza aldaketa egin dute. Jose Mari Mellado izan da atzora arte kargu horretan aritu den, eta Juan Navarrori pasa dio lekukoa. Eskerrak eman dizkie Melladok karguan egon den denbora ondoan izan dituenei, eta zorterik onena opaz zuzendu zaio Navarrori. 

Kargu aldaketaren ostean, Semblante Rociera koruak abestu du, eta emanalditxoa amaituta egin dute topa, denek elkarrekin. Luntxa ere prestatu dute bertaratu direnentzako; giro bikainean ospatu dute Andaluzia Eguna.