COVID-19

Astelehenetik asteazkenera hamalau positibo detektatu dituzte Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ots. 24a, 12:34

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak otsailaren 21etik 23ra arteko datu epidemiologikoen berri eman dute. Tarte horretan hamalau kutsatze atzeman dituzte gure herrian, eta azken hamalau egunetan, 105. Intzidentzia tasa metatuak jaisten jarraitzen du: 551,33koa da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 5.703 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120. 

Buruntzaldeko sei udalerrietan 60 kutsatze diagnostikatu dituzte otsailaren 21etik 23ra: 33 Hernanin, hamalau Lasarte-Orian, hamahiru Andoainen, bost Urnietan, hiru Usurbilen eta bi Astigarragan.