Senide, gertuko Aspanogiko lagunez inguratuta aurkeztu du Otsoa Laura Huesok. Manuel Lekuonan egin du aurkezpena eta ondoan izan ditu Aspanogiko psikologo eta gizarte langile Marijo Gonzalez eta Nekane Lekuona, eta Amaia Agirre bertsolari eta elkarte bereko kidea. Horiek aurkeztu eta Agirrek hartu du hitza eta pare bat bertso eskaini dizkio Huesori. Une hunkigarria izan da, malkoei eustea ere ezinezkoa egin zaio protagonistari.
Liburuaren aurkezpenarekin jarraitu du Huesok. Azaldu du semeari, hiru urte zituela diagnostikatu zioten leuzemia, eta bizitakoa azaltzeko sortu duela kontakizuna, eta sortze prozesuaren berri ere eman du.
Ekitaldiarekin amaitu aurretik, ipuinaren pasarte bat irakurri du, eta bertaratu direnei eskerrak emanaz agurtu da.