COVID-19

Eusko Jaurlaritzak murrizketa guztiak kenduko ditu datorren astelehenean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ots. 10a, 19:29

Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, osasun larrialdia bukatutzat eman du Eusko Jaurlaritzak, eta gaur egun indarrean dauden murrizketa guztiak bertan behera utziko ditu astelehenetik aurrera. LABI batzordea desegitea ere adostu du.

Edonola ere, Lurralde Arteko Osasun Kontseiluaren eskumenekoak diren mugek indarrean segiko dute: areto barrualdeetan maskara erabiltzea, eta kirol ekitaldietako aforoek.