COVID-19

Astelehenetik asteazkenera 51 kutsatze atzeman dituzte Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ots. 10a, 13:17

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak otsailaren 7tik 9ra arteko datu epidemiologikoak argitaratu dituzte. Tarte horretan 51 kutsatze atzeman dituzte Lasarte-Orian, eta azken hamalau egunetan, 385. Intzidentzia tasa metatua 2021,53koa da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 5.598 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120. 

Eskualdeko sei udalerrietan 228 kasu diagnostikatu dituzte astelehenetik asteazkenera: 69 Hernanin, 51 Lasarte-Orian, 47 Andoainen, 25 Urnietan, 22 Astigarragan eta hamalau Usurbilen. 

Erlazionatuak