Ostadar SKTn hasi zuen ibilbidea herritarrak, eta Realak fitxatu zuen gero. Harrobian urte ugari egin zituen, bigarren taldera igo eta jokatzen hasi arte. Lehen taldean urtebete eman zuen, baina ez zen debutatzera iritsi. Ondoren, SD Huesca taldera joan zen, eta talde aragoitarrarekin kontratua bukatu aurretik Fuenlabradan egin zituen atezain lanak, utzita. SD Ejean ere jokatu du. Azken hilabeteak taldea bilatzen pasa ditu Bardajik, etxetik kilometro gutxira aukera lortu arte.
Denboraldi txukuna egiten ari da Real Union, 1. RFEF mailan (aurtengo denboraldira arte, 2.B maila izan da): 7. postuan dago, 36 punturekin, eta iragan asteburuan meritu handiko garaipena ekarri zuen Irunera bueltan: Deportivo talde historikoari 1-2 irabazi zion.