Otsaileko ohiko udalbatzarra egingo dute ostegunean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ots. 8a, 10:00

Lasarte-Oriako udal korporazioak hainbat gai jorratuko ditu ostegun honetako bilkuran. Ohi bezala, 18:30ean hasiko da. Besteak beste, Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oria elkartearen mozio bat landuko dute.

Hauxe da gai ordena:

  1. 2022ko urtarrilaren 13ko udalbatzarraren akta onartzea.
  2. 2021 ekitaldian gaur arte kredituak aldatzeko bideratu diren txostenak onartzea.
  3. Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zeneko 46. urteurrena izeneko mozioa, Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oriak aurkeztutakoa.
  4. PSE-EEren udal taldeak aurkeztutako mozio bat: Adinekoen adiskidetasuna.
  5. Galderak eta erreguak.
Erlazionatuak